09
Abr
09

ENKARTERRIKO ARALAR KORRIKA AURRERA, ENKARTERRIKO ARALARREK KORRIKA AURRERA!

Bai, Enkarterriko Aralar (-K) ere aurrera KORRIKA!

Aspaldidanik dugu enkarterritarrok erronka itzela gure eskualdean euskera zabaltzeko. Aurrerapausuak eman dira bai, ezin da ukatu, baina ez da nahikoa. Badirudi ere garai are latzagoak datozkigula euskarari bultzada ematen jarraitzeko. Arrisku bizian dago euskararen alde horren esfortzu handiz lorturiko gutxia eta honek euskaldunoi oraindino esfortzu handiagoa eskatuko digu hurrengo urteetan.
Esandako honi lotuta betiko arazoa dugu Enkarterrin hots, gero eta jende gehiagok daki euskara baina… non entzuten da euskara kalean, non dago euskara? Zaila da gure kaleetan euskara entzutea ezta? Ba ez dugu beste erremediorik, dakigunok hitz egin beharra daukagu, gaurdanik!
EUSKERABILI! esaten genuen aralarkideok lehenengo gure kanpaina batean eta horrek jarraitzen du giltzari izaten, euskera+erabili. Honi gehitu behar lehen aipaturiko abaguneko egoera berria eta ondorioz badugu euskaldunok Enkarterrin azken urteotako erronkarik handiena euskara Enkarterrin hil ez dadin, eta ez badugu hitz egiten, hil egin beharko da ala… hil egingo dugu esan beharko genuke, apika.
Erantzukizun handia dugu beraz enkarterritarrok, erantzukizun handia Enkarterriko aralarkideok euskarari dagokionez.
Enkarterriko eta Euskal Herriko Aralar KORRIKA aurrera doazen une honetan inoiz baino gehiago ozen ohiukatu behar dugu KORRIKA aurrera!
Gora Enkarterri euskalduna!!!


0 Respuestas a “ENKARTERRIKO ARALAR KORRIKA AURRERA, ENKARTERRIKO ARALARREK KORRIKA AURRERA!”



  1. Aún no hay comentarios

Escribe un comentario




a

Azken erantzunak

gueneskoaralar en Paralización de obra en Torre …
jackelin mitchell en Paralización de obra en Torre …
alfonso en La quiebra de AFER evidencia e…
alfonso en La quiebra de AFER evidencia e…
TXOMUSIKA Elkartea en saratxorock 2009

Estatistikak

  • 5,150 hit