Gueñesko Aralar


Aralarrek bi aldeen gerra estrategia salatu.
Febrero 14, 2008, 11:18 am
Archivado en: Berriak

Aralarrek bi aldeen gerra estrategia salatu eta eskubideen urraketa modu bateratuan salatzera deitu du

Atzo goizaldean Batasunako 14 kideren atxiloketa ikaragarrikeria politikotzat jotzen dugu. Azken hilabeteetan, eta bereziki ETAk suetena hautsi zuenetik, estatuak gogor jo du ezker abertzalearen zati baten kontra, Batasunako hainbat kide atxilotuz, eta EHAK eta EAE-ANVren suspentsioekin, besteren artean. Gerrarako jarreran jarri dira Batasuna zein PSOE ETAren suetenaren hausturaz geroztik. Loiolan bi alderdi horiek mantendutako negoziazioek porrot egin zutenetik elkarri gerra deklaratu diote, eta gainerakoak gerra horretako kidetzat nahi gaituzte.

Larria iruditzen zaigu azken egunotan gertatutakoa. EHAK eta EAE-ANVren suspentsioak, eta Batasunako hamalau kide horien atxiloketak, beste behin, demokrazia ezaren adierazgarri dira. Ezin onar dezakegu bere burua estatu demokratikotzat duenak horrelako basakeririk egitea. Horregatik, atxilotuekiko elkartasuna agertzearekin batera, euren askatasuna eskatzen dugu.

Astakeria politiko horiei kale borrokarekin, atentatuekin erantzutea akats larria da, eta giza eskubideen urradura bati beste batekin erantzutearen estrategia hankasartze handia.

Batasunak zein PSOEren gobernuak, alde biek, enfrentamendu-estrategia hartu eta sustatu dute. Alde bietatik gerra estrategia baten erdian gaude. Kale egin zuten, biek, gatazka gainditzeko prozesua diseinatu eta gauzatzeko unean, eta enfrentamendua zakartzea ekarri du kale egite horrek. Ezker abertzale ofizialak erronka egin zion Estatuari eta Estatuak erronka horri eutsi eta gogorrago erantzun dio ezker abertzaleari.

Enfrentamendu horren galtzaile nagusia euskal gizartea eta Euskal Herria bera dira eta, batez ere, Euskal Herri burujabea nahi dugun herritarrok, independentistok. Enfrentamendua gaur egungo parametroetan mantentzeak Estatuari egiten dio mesede, jakin badakielako egoera honetan herri legez dagozkigun eskubideak gauzatze bidean jartzerik ez dagoela.

Beraz, enfrentamendu hau gainditzeak eskatzen du ekimen politikoak jartzea lehen planoan. Ekimen politikoa, herri honen erabakitzeko eskubidearen alde egingo duena, nazio-eraikuntzaren gauzatzean aurrerapausoak emateko balioko duena. Gai izan behar dugu mugimendu sozial eta politiko bat artikulatzeko, gizarte eragile eta alderdi politikoen elkarlanetik abiatuta, erabakitzeko eskubidearen alde eta mota guztietako inposizio eta gerra estrategien aurka.

Planteamendu horrek arrakasta izan du Ipar Euskal Herrian, Euskal Herria Bai plataforma osatzen duten Abertzaleen Batasuna, Batasuna eta Eusko Alkartasunari eskerrak. Planteamendu berberak arrakasta izan du Nafarroan, Aralar, Batzarre, Eusko Alderdi Jeltzalea eta Eusko Alkartasunari eskerrak. Iparraldean EAJ-k egin du kale, Nafarroan Batasunak.

Hauteskundeez haratago, horixe da bidea Euskal Autonomia Erkidegoarentzat ere, eta Aralar horretan ahaleginduko da: politikari eman behar zaio protagonismoa, enfrentamendu bortitz eta antzua baztertuz.

Hau guztia horrela, ezin dugu bat egin ostegunerako deitua dagoen greba orokorrarekin. Akats larria iruditzen zaigu grebaren baliabidea modu horretan erabiltzea, kontsentsurik gabe, batasunik gabe deitzea. Grebaren balio sindikala erabilia eta desprestigiatua izaten ari da modu horretan.

Baina Aralar ez da isilik geratuko estatuaren estrategia honen aurrean. Oinarrizko askatasun demokratikoen urraketa salatzera aterako gara kalera, eta bi aldeen arteko gerra honen gainetik gure ahotsa eta protesta agertuko dugu. Prest gaude eskubide zibil eta politikoen aldeko edonolako mobilizazio eta protesta ekitalditan parte hartzera modu baketsuan egiten badira, eta ekimena zabala izateko asmoarekin egiten bada.


No hay comentarios por mucho
Deja un comentario



Deja un comentario
Línea y párrafo se rompe automáticamente, direcciones email nunca se muestran, permitido: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>